Azken honetan, urriaren 24ean, jakin ziren maila desberdinetako garaileak eta horietako bat izan zen, Iñaki Racamonde lasarteoriatarra.
Era honetara, bigarren urtez jarraian, lortu du herriko gidariak Euskadiko Mendi Igoeren txapela.
Matematikoki irabazle
“Gure mailan 4 edo 5 kotxe gabiltza lehian eta jende indartsua dago. Gauzak zailtzen dizkidan herriko besteren bat ere badago,” azaltzen digu.
Hala ere, Klase-1 mailakoen artean, Racamonde irabazle izan da bi probatan eta beste bostetan bigarren postua eskuratu du.
Honela, Urrakiko proba baino lehen, Iñakik bazekien bere mailako irabazle izango zela, “matematikoki Leintz Gatzagako proba irabazi ostean, bagenekien aurtengo txapelketa nirea izango zela.”
Hau guztiagatik, gidari lasarteoriatarra oso kontent dago aurtengo denboraldiarekin, "denboraldia zehar guztia primeran joan da. Autoak ez du arazorik eman eta ni ere oso ondo ibili naiz. Oso gustura.