San Marko Mankomunitateko lehendakari ordea den Zorione Etxezarragari xehetasun batzuk:
San Marko Mankomunitateko aurreko batzarraren gehiengoak gizartean bilketa selektiboa bultzatu eta zabaldu nahi izan du, izan ere guk eredu eraginkorrena zela uste genuen, atez atekoaren esperientziak erakutsi duen bezala. Gauza litzateke bilketa eredu eraginkorrena ezartzea (bilketa selektiboaren frakzio birziklagarriaren kantitate eta kalitate terminoetan), kostu bat dakar, baina zaborraren bilketa masan eginez azken tratamenduan lortzen diren aurrezkiekin konpentsatzen da. Termino ekonomikoetan horrela izanik, ez dago zer esanik ingurugiro eta osasun terminoetan.
Birtualtasunez kontzientziatuta eta beraz ezarpenaren egokitasunaz, San Marko Mankomunitatetik atez atekoaren alde egindako bultzada eta ahalegina ( Zorione eta bere kideentzat publizitate kanpainetan utzitako milioiak, guretzako informazio eta sentsibilizazioa direnak) derrigorrezkoa zen eta errentagarritasun handiagoa edukiko zukeen ez balitzaio boikot egin kondaira herrikoiak bihurtzeke dauden gezurren bitartez, eta merezi duen lekua aintzat hartu gabe.
Hobe da erresto edo gaitzeste frakzioen balioespena ematea (egun oraindik birziklatu ez daitezkeen zaborrak sortzen dira, edo birziklatu daitezkeenak eta bilketa selektiboz jasotzen ez direnez ez direnak birziklatzen) zaborra mendira botatzea baino, horretan bat etor gaitezke. Baina agian ez zara konturatu hori ez dela eztabaida gaia, gauza litzateke erresto edo gaitzespen frakzio horiek ahalik eta gehien murriztea. Ez ahaztu hobesgarria dela balioztapen materiala balioztapen energetikoa baino (gainera, ez du zertan errausketaren bitartez izan behar).
Egun ditugun industria askoren eta atez atekoan erabiltzen diren errausketa berri eta modernoen igorpen apalagoen inguruan asko dago esateko. Beste industrien emisioak ekoizpen prozesu estandarizatu bati egin dio men eta bere inputak ezagutzen dira, ezin da gauza bera esan masan egindako bilketa erretzeko instalazioez, eta beraz konposizio ezezagun eta aldakorra dauka. Errausketen emisioak dioxina eta furano gama ezezaguna eta zabala daukate, baita metal astunak eta mikropartikula mota ugariak; guzti honek ezin gaitu inolaz ere axolagabekeriara eraman. Ez dago kaltegabeko dosirik nahiz eta kontzentrazioak minimoak izan, are eta gehiago metatze efektu bat ematen denean setiatutako medioan (airea, lurra, animaliak, landareak eta arriskuan gauden gizartea osatzen dugunok) errausketaren bizi iraupenean zehar.
Manipulazioaz hitz egiten jarriaz, errausketaren alternatiba zabortegia dela baieztapenaren aurrean, jakin dezazula Zorione beti geratuko dela frakzio bat birziklatu ezin daitekeena. Gogoratu nahi dizut ere bai errausketarekin erresto frakzioetarako deposituak behar izatetik ( atez ateko bilketa selektibo egokiaren bitartez gutxienera murriztu dezakegu, eta gainera ia ez luke materia organikorik edukiko, lixiabiadoen, metano emisioen, usainen... kausa dena) errautsa, eskoriak, eta filtroentzako toxiko eta produktu arriskutsuentzako deposituak behar izatera pasatzen garela eta gure atmosfera eta gure organismo propioak emisioen zabortegian bihurtzera. (Orain dela gutxi jakin dugu errautsak beste autonomi erkidegoetan dauden zabortegietara eramatea dutela buruan kontsortziokoek, Gipuzkoatik urruti)
Bukatzen joateko, San Marko Mankomunitatean emandako aldaketa (IAri) mina eman duela baieztatzen duzunean, jada ez duelako bere eskuetan jendearen bizitza baldintzatzeko arma politikoa, bizilagunen intimitatean inbaditzaile sistema bat inposatuz, garesti eta eragingabea, guzti hori esanaz kontradikzioetan erortzen ari zara. Ez al ginen ba ados bilketa sistema (atez atekoa, 4 edo 5 zaborrontzi,...) udaletxe bakoitzaren konpetentzia direla? Zergatik orduan ez du jada arma hori eskuetan?
Eta orain goazen gakora:
-Ez da sistema garestia, mahai gainean gastuen eta sarreren osotasuna jartzen baditugu, balantzea positiboa lortzen dugu (gastu gehiago bilketan, baina aurrezkia tratamenduan eta sarrera handiagoak birziklapenari esker).
-Ez da sistema eragingabea. Argi geratzen da, beno, behintzat ikusi nahi duenarentzat, guztiz kontrakoa dela. Bilketa selektiboaren %20 jasotzetik birziklapen frakzioen %80 biltzera pasatzen gara, edo 0 gramo jasotzetik (lurraldeko herri gehienetan) 350gr/bizanleko/eguneko jasotzera pasatuz (atez atekoa txertatua duten herrien media), eta honekin soberan frogatzen da atez atekoaren eraginkortasuna eta nagusitasuna.
-Intimitatearen inbasio sistemarenak ere komentario bat merezi du. Kalitatearen kontrol minimoak erabiltzen dituzten bilketa selektiboaren kontra kalifikatzaile hau aplikatzen duzuenak, argi uzten duzue ez duzuela zuen gizartean helburu bezala birziklapenera iristeko helmuga (trafikoaren funtzionamendu egokia edota aparkamenduen kontua, edota inposaketaren sistema). Birziklapena jendearen borondatearen menpe uztea, modu ausartegian gidatzeko askatasuna edota iruzur fiskala babestea bezalakoa da.
Ricardo Ortega
EBko zinegotzia Lasarte-Orian eta SMMeko lehendakari ohia
Erredakzioak itzulia