Galdutako gauzak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 25a

Udaltzainen bulegoan gauza hauek daude jasota, diru-zorroa, urrezko katea, zilarrezko zintzilikarioa, urrezko aliantza Jose Luis grabaketarekin, hiru bizikleta, Shiroko markako motozikleta kaskoa, Samsung markako segapotoa, zilarrezko pultsera, kamiseta beltz bat, puntuzko jaka, eguzkitako betaurrekoak eta bi erloju.
Gauza hauen jabeak direla egiaztatzen duten herritarrek, hilabeteko epean jaso behar dituzte. Horietakoren bat ikuskatzeko interesaturik dauden pertsona guztiei eskatzen zaie Udaltzainen Bulegora hurbil daitezela, 09:00etatik 13:00etara.