Lur Zabal eta Kukubiltxo antzerki taldeek elkarrekin sortutako ikuskizun berria, Mortimer ikusteko aukera egongo da ostiralean 23:00etatik aurrera Jalgi kafe-Antzokian
Clown teknikaren bidez pertsonai ilun baina dibertigarria aurkezten duen monologoa da Mortimer. Izan ere, Mortimer azken bidaiarako prestatzen ari da. Dena atzean utzi eta "beste munduan" dagoen bere maitalearengana joan nahi duela argi du. Baina ez da erreza, azken momentuan eman beharreko lehen pausu horrek beldurtzen du. Kideak bilatuko ditu ausartagoa izan eta pausua emateko. Horrek, hainbat ikusle bere egoera pasibotik atera eta istorioaren parte izatera eramango ditu.
Barre egiteko aukera paregabea, ostiralean, Jalgik eskaintzen duena.