Asteazkenean, hilaren 27an, Liepaités haur abesbatza lituaniarra entzuteko aukera egongo da kultur etxeko auditorioan, arratsaldeko 20:00etan.
42.Tolosako abesbatzen lehiaketan parte hartuko dute urriaren 31ean, baina lasarteoriatarrek aurretik entzuteko aukera izango dugu.
Liepaités abesbatza lituaniarra 1994an sortu zen artista talde independente baten eskutik, hala nola, Petras Vailionis eta Lina Dumbliauskaite irakasleak. Orduan, National Trade Union Culture Housen menpe zegoen emakumeen estudioko abesbatza musika eskola bilakatu zen. Bi irakasleek, Petras Vailionis eta Lina Dumbliauskaitek 1997 urtera arte zuzendu zuten abesbatza eta harez geroztik, Jolita Vaitkeviciene da zuzendaria.
Liepaités abesbatzak nazio eta nazioarteko jaialdi eta lehiaketetan parte hartzeaz gain, hainbat sari lortu ditu.
Abesbatza hau 14 eta 17 urte bitarteko 40 neskez osatuta dago. Hauek guztiek zazpi urtez kantu espezialitateko musika ikaskuntzak gainditu dituzte.