Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Blues, reagge eta funk musika doinuak nahastu zituen besteak beste Donostiako Wha Wha Buga taldeak ostiralean Kultur Etxeko kafetegian eskaini zuen kontzertu berezian. Bost neska gaztek osatzen dute taldea, saxo, tekla, bateria, gitarra eta baxu jolea emakumezkoak dira eta gizonezko perkusiojolearen laguntzarekin emanaldi bikaina osatu zuten eta bertan elkartu zirenek gozatu zuten. Normalean baino ikusle gehiago izan ziren gainera.