Txirula magikoak harrapatuta

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 25a

Txirula magikoak harrapatuta egon ziren ordu betean larunbat arratsaldean Manuel Lekuona Kultur Etxera joan ziren haur eta helduak. Txirulari magikoa eskaini zuen Teatro Paraiso antzerki taldeak aretoan. Oso ezaguna da sagu asko, gehiegi, zituen hirian gertatutako istorioa. Hamelingo Txirularia ipuinaren bertsio libre eta bikaina egin du Teatro Paraiso Gasteizko konpainiak eta ikusleek ederki pasa zuten emanaldian zehar. Musikak garrantzia berezia du lan honetan eta aspaldiko doinu magikoak jo zituzten. Ez zuten istorio edo ipuin soil bat kontatu, errima, musika eta antzezleen arteko joko bat bihurtu zuten emanaldia, eta azken finean arazo baten aurrean agintarien zintzotasunak duen garrantzia isladatu zien ikusle txiki eta handiei.