25 Osasun Jardunaldiak martxan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 25a

Teknologia berri eta sare sozialenganako adikzioaren hitzaldiarekin eman zitzaion hasiera aurten Lasarte-Oriako Udaleko Osasun, Ingurumena, Merkataritza eta Kontsumo sailak antolatzen dituen Osasun Jardunaldien XVIII. edizioari.
Astelehenean, XVIII. Osasun Jardunaldien hasiera ekitaldia egin zuen Iñaki Mugika alkate ordeak. Honetan, aurtengo jardunaldiek gai berriak jorratu dituztela azpimarratu eta, “jardunaldi hauek aberasgarriak dira, adikzioei buruz gehiago jakiteaz gain, aurrezaintzen ikasi dezakegulako,” adierazi zuen.
Udaletxetik jardunaldi hauen beharra ikusten dute. “Herritarrak informatzea, heztea eta aurrezaintzea sustatzea gure betebeharra dela uste dugu” aipatu zuen Mugikak. Aurtengoarekin XVIII edizio dira “eta espero dugu, urtetik urtera edizioak gehitzen joatea.”
Jarraian Enrique Etxeburua, Psikologia Klinikokoak teknologia berrien eta sare sozialen abantailak eta alde txarrak aztertu zituen.

Asteartean Gurutz Linazasoro neurologo eta ikertzaileak Alzheimerrari buruz hitz egin zuen. Atzo Javier Laparra neumologoak Nola gainditu tabakoarenganako adizkioari buruz aritu zen eta amaitzeko gaur Luis Balenciaga ATCOREko bokala, Garikoitz Lasa kardiologiako espezialista eta Miren Telleria hemodinamikako mediku espezialistak Transplanteak: denon behar bat izeneko hitzaldia emango dute.