26 Etxean konpostatzen hasiko da Zabaleta

jon-altuna 2010eko urriaren 26a

Lorategiko edo baratzeko landare-hondarrak eta etxeko hondakin organikoak nahastuz, konposta nola egin daitekeen ezagutu zuten Zabaleta auzoko hogei lagunek aurreko astearte iluntzean. Konposta hori gero ongarri moduan erabiltzen da berriro baratzean edota lorontzietan. Auzo elkarteak konpostatzeko kutxak banatuko ditu; batzuk auzoko kaskoan bertan jarriko dituzte elkarrekin, lurrik ez daukaten auzotarrek amankomunean konposta egin dezaten.

Etxean konpostatzen hasteko asmoa duten Zabaletako auzotarrek hainbat aholku jaso zituzten aurreko asteartean, urriak 26an, auzoan bertan, gai honetan adituak diren Irati Portu eta Mario Oliver-en ahotik. Hauek autokonpostatzearen berri eman zuten eta bildutakoen zalantzak argitu ere bai.