Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mikel Landa, herriko pilotariak brontzezko domina jantzi zuen Munduko XVI. txapelketan trinketean Asier Monreal arabarrarekin batera. 2005ean hasi zen trinketean jokatzen eta munduko bi txapelketetan parte hartu du, 2006an Mexikon eta urriaren 1etik 10era, Paue, Oloron Saint Marie eta Lescar Pirinioetako herrietan.
Hirugarren izan zen Mikel Landa eta Asier Monreal-ek osatutako bikotea duela bi aste jokatu den Munduko Txapelketan, Venezuelaren aurka erraz 40-3 irabazi eta gero. Brontzezko domina ekarri du beraz Donostian bizi den lasarteoriatarrak etxera.