Datorren azaroaren 8an, Lasarte- Orian Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaro berri bati hasiera emango dio DYA Gipuzkoak. Ikastaroa herritar guztientzat irekia egongo da.
Ikastaroaren iraupena 3 astekoa da, azaroaren 8tik 26ra, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera.
Ikastaroa, Landaberri-Garaikoetxea Ikastolan izango da eta kontuan izanik ez dela beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea, egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko du. Bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausdurak, erredurak …
Ezagupen oso arruntak baina laguntza asko eman dezaketen hauek, oso modu eroso eta atseginean erakusten dira eta teoria eta praktika alderdiak ikutuaz.
Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskeintzen duen Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du.
Ikastaro hau gainditzen duenak, EHUrako 2 kreditu jasotzeko aukera izango du.
Matrikularen kostea, ikastarorako txostena barne delarik 90 eurokoa da. Ikasle kopurua
mugatua da, ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 943 46 46 22 telefonora.