Herritarrak dantzan Kukukaren alde

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 28a

Larunbat arratsaldean, 18:00etan, Zubietako frontoia dantzan jarriko da Kukuka Antzerki eta Dantza eskolaren alde.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Irrien Lagunak saio eskainiko dute. Gainera, herriko hainbat elkarte ere oholtzara igoko dira eta pailazoek hain ezagun egin dituzten beste doinuak abestu eta dantzatuko dituzte.
Ekitaldirako sarrerak oraindik salgai daude Lasarte-Orian Jalgi eta Artizar tabernan. Prezioa 6 euro dira.