DYA Gipuzkoak herritar guztientzako irekia dagoen Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaroa eskainiko du Lasarte-Orian.
Ikastaroaren iraupena hiru astekoa da. Lehenengo saioa azaroaren 8an izango da eta ikastaroaren amaiera, azaroaren 26an izango da. Saioak Landaberri-Garaikoetxea ikastolan izango dira, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara.
Ikastaroak egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko du, bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausdurak, erredurak…
Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle Titulua eskuratuko du. Era berean, ikastaro hau gainditzen duenak, EHUrako 2 kreditu jasotzeko aukera du.
Ikastaroan partea hartzeko ez da beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea. Ikasle kopurua mugatua da, ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren.
Matrikularen kostea, ikastarorako txostena barne delarik 90 eurokoa da. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 943 46 46 22 telefono zenbakira.