Diru-laguntza arrunten eskaera

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 28a

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak, Kirol Elkarteek 2010eko diru-laguntza arrunten eskaerak aurkezteko epea ireki du.
Laguntza hauen banaketa zuzentzen duten oinarriak "Kiroletako entitate eta elkarteei ohiko diru-laguntzak emateko ordenantza erregulatzailean" jasota daude. Interesa duten kirol elkarteek udalaren, www.lasarte-oria.org web orrialdean aurkitu dezakete araudia.
Eskaera eta dagokien dokumentuak azaroaren 15a bitartean aurkeztu behar dira Lasarte-Oriako Udalaren Erregistroan.