Kalitatezko ahotsak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 29a

Tolosako abesbatzen lehiaketa dela eta, Liepaités abesbatza lituaniarra entzuteko aukera egon zen asteazkenean kultur etxean. Ahots zurien abesbatza entzutera hurbildu ziren herritarrek asko gozatu zuten abestiez eta koreografiez. Kontzertuan bi zati egon ziren, lehenengoan Robert Schumannen Lied-a edo Francisco Escuderoren Ene Ama abestiak entzun ziren eta bigarrenean, lituaniar doinuak izan ziren nagusi, nahiz eta amaieran Piazzolaren Libertango edo Tolosan abesti behartua den Eva Ugalderen Dizdika zeruan gabon-kanta entzun ziren.