Herria Kukukarekin
Jalgune, Beltzak rugby taldea, Semblante Andaluz, Ttakun, Xumela, Bertso-eskola... Elkarte ugari jarri dira gaur arratsaldean Kukukaren alde. Irrien Lagunak diskoko abestiak dantzatu dituzte herriko talde hauek. Pailazoak hain ezagun egin dituzten doinuak abestu eta dantzatu dituzte. Aurpegi ezagunak, herrikoak, pailazoekin batera publikoa disfrutarazi egin dute. Oholtza jendez bete da herrian finkatuta dagoen Antzerki eta Dantza eskolaren alde.
Omenaldirako lekua
Hainbeste dantza eta kanturen artean, herriko pertsonai bat omentzeko parada ere egon da. Alejandro Romo artista ezagunak jaso du Kukuaren parte aitorkuntza, hainbeste urtetan atrezzoarekine ta beste hainbat gauzekin laguntzeagatik. Oso pozik eta emozionatuta, hartu du errekonozimendua.
Indar handiko elkartea
Orain dela 8 urte Landaberri Antzerki eta Dantza eskola bezala sortu zena, aurten izen propio eta izaera juridikoa bereganatu du. Hortxe dugu Kukuka Antzerki eta Dantza eskolaren jaiotza. Antzerkizale ugari dago herrian, eta beren talentua atera eta erakutsi dezaten elkarte aproposa dugu hau. Etxeko txikienetatik, helduak bitarte, denak daukate lekua Kukukan. Diru laguntzak badituzten arren, proiektuak hartu dituen dimentsioak kontuan hartuz beste diru sarbideak bilatu behar izan dituzten, eta marko honen barruan sartzen da gaurko jaialdiak. Pirritx, Porrotx eta Marimotots Kukukarekin daude, baita herriko elkarteak ere, eta hori gaurko partaidetza ikusita argi geratu da.