30 Giro ederra Kukukaren alde

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 30a

Zubietako Frontoia jendez bete da gaur arratsaldeko 18:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen [i]Irrien Lagunak[/i] saioa ikusteko. Baina gaurkoa ez da saio normala izan, pailazoez gain Lasarte-Oriako hainbat elkarteko kideak dantzan ikusi ditugu. Guzti hau helburu zehatz batekin, Kukuka Antzerki eta Dantza taldearen alde diru laguntzak eskuratzeko.

Umore onez eta dantzan, horrela hasi da Kukukaren aldeko Jaialdia. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak publikoaren irriak bereganatu dituzte saioaren hasieratik. Arratsaldeko 18:00ak ondo jota hasi zen emanaldia, jende ugari baitzegoen zain sartzeko eta umeak txintxo txintxo eta isil isilik egon ziren Irrien Lagunak saioaz disfrutatzeko prest. Gaurkoa ez zen saio normala, Pailazoen ikuskizuna ohikotasunetik kanpo urrundu eta antzeztokia lasarteoriatarrei eskaini diote. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek herritarrei pasa diete protagonismoaren zati handi bat.

Herria Kukukarekin

Jalgune, Beltzak rugby taldea, Semblante Andaluz, Ttakun, Xumela, Bertso-eskola... Elkarte ugari jarri dira gaur arratsaldean Kukukaren alde. Irrien Lagunak diskoko abestiak dantzatu dituzte herriko talde hauek. Pailazoak hain ezagun egin dituzten doinuak abestu eta dantzatu dituzte. Aurpegi ezagunak, herrikoak, pailazoekin batera publikoa disfrutarazi egin dute. Oholtza jendez bete da herrian finkatuta dagoen Antzerki eta Dantza eskolaren alde.

Omenaldirako lekua

Hainbeste dantza eta kanturen artean, herriko pertsonai bat omentzeko parada ere egon da. Alejandro Romo artista ezagunak jaso du Kukuaren parte aitorkuntza, hainbeste urtetan atrezzoarekine ta beste hainbat gauzekin laguntzeagatik. Oso pozik eta emozionatuta, hartu du errekonozimendua.