Santu Guztien egunean bisita behartuta kanposantura. Eta horregatik, atzo jende ugari pasa zen Illarraltzueta kanposantutik. Mendioker eta Santa Barbara mendien artean kokatutako leku lasai honetan herritar eta bisitari ugari aurkitu genituen egunean zehar, familiakide eta lagunen hilobietan lore sortak uzteko.
Euriaren mehatxua baldin bazegoen ere, goizean ateri azaldu zitzaigun eguna. Eta jende ugarik aprobetxatu egin zuen gurekin ez dauden horiei bisita egiteko. Eguna aurrera joan ahala eguraldiak txarrera egin eta euria agerraldia egin zuen.
Kanposantua, jendez, kolorez eta lorez estalirik agertu zitzaigun.