Gaur hasiko da Jalgiko bidaietako diaporamen zikloa

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 3a

Gaur hasiko da Jalgiko diaporamen zikloa. Diaporama horietan herritarren bidaiak kontatzen dira. Lehenengoa Irati Bergarak eskainiko du eta Mexikoko egonaldia azalduko du. Datorren asteartean, hilaren 10ean Naike Zumetak Bulgariako berri; 17an Costa Rica eta Nicaraguako berri emango dute Mikel Zinkunegik eta Jose Luis Garciak. Oinatz taldeko kideak, ikasturtean zehar eginiko irteera kulturalei buruz arituko dira, eta abenduaren 1ean Igor Unanuek eta Mikel Urdanpilletak Georgiako berri emango dute.