03 Esleitu dira etxebizitzak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 3a

Lasarte-Oriako Udalak asteazkenean esleitu zituen Goiegi-Ibarreko 76 BOE konkretuak.
Bigarren zozketa honetan, Jesus Zaballos alkatea buru izan zuena, joan den urriaren 1eko zozketan aukeratuak izan zen pertsona bakoitzak ezagutu zuen zein den berari dagokion blokea eta etxebizitza. Izan ere, ingurune berria den honetan lau bloketan banatuko dira 76 etxebizitzak.
Era berean, enpresa sustatzailea, Nasipa, ekitaldian izan zen. Honek etorkizuneko jabeei bere etxebizitzari zegokion planoa eta bestelako dokumentazioa banatu zizkien eta, honetaz gain, jabeek etxebizitzei buruz zituzten kontsultak erantzun zituen.