2003, 2004 eta 2005 urteetan jaiotako Klubeko haurrak gonbidatuak daude larunbatean Amaraun Ludotekan egingo den festara.
Arratsaldeko 16:30ean hasi eta bi orduz gozatzeko eta beldurtzeko aukera paregabea izango dute guztiek egingo diren Halloweeneko tailerra eta ginkanarekin. Sorpresa gozo bat ere izango dute festari amaiera emateko.
Doaneko ekintza da eta antolatzaileek aipatu digutenez, “nahi badute, esate baterako, sorginez, banpiroz edo monstruoz mozorrotuak etorri daitezke”.
Amaraun kluba
Doan egin daiteke haurra Amaraun klubeko bazkide eta klubak hilabetero antolatzen dituen ekintza berezietan, tailer edo festetan parte hartzeko aukera eskaintzen die haurrei.
Klubeko arduradunek azaldu digutenez izena ematen dutenei, “bazkide txartela etxera bidaliko zaie eta urtebetetze egunean gutun berezia dute”.
Era berean, hiru hilabetean behin, Klubak asteburu pasa bat antolatzen du.
Amaraun klubeko kide izan nahi duenak, larunbatean bertan Ludotekan izena emateko aukera du. Bestela, astean zehar Ludotekan edo Ttakuneko bulegoan egin daitezke bazkide.