Illarraltzueta kolorez beteta

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 5a

Santu Guztien egunean bisita behartua da kanposantura. Horregatik, astelehenean, azaroaren 1a, jende ugari igaro zen Illarraltzueta kanposantutik.
Mendioker eta Santa Barbara mendien artean kokatutako leku lasai honetan herritar eta bisitari ugari aurkitu genituen astelehenean, Santu Guztien egunean zehar.
Familiakide eta lagunen hilobietan, haietaz oroitzen garela adierazteko lore sorta utzi zuten gehienek.
Euriaren mehatxua baldin bazegoen ere, goiza ateri zegoen eta herritar ugarik aprobetxatu zuen gurekin ez dauden horiei bisita egiteko. Eguna aurrera joan ahala eguraldiak txarrera egin eta euria agertu zen.
Kanposantua, jendez, kolorez eta lorez estalirik egon zen egun batez.