Nola prestatu duzu proba?
Aurten egia esan ez dut gehiegi landu, ez naiz ondo prestatuta etorri.
Abuztuan geldi egon nintzen aulkiarekin arazoak izan nituelako. Irailean, oporretara joan nintzen, beraz, ezinezkoa egin zait Lasarte-Oria Bai! Krosera sasoi onean etortzea.
Ondo ibili banaiz ere, ibilbidean zehar nabaritu dut ez neukala ondo prestatuta.
Proba gogorra iruditzen zaizu?
Ez, oso ondo dago. Aldapa pare bat ditu hasieran nahiko gogorrak direnak, baina bestela ondo dago ibilbidea. Ez da gogorregia egia esan.
Gainera, aldapa hauek ondo etortzen dira abiadura hartzeko.
Proba hau ere Behobia-Donostia prestatzeko ondo etortzen da, bueno behintzat niri ondo etortzen zait.
Ez da lehenengo aldia parte hartzen duzula eta irabazten duzula, ez?
Urte dezente daramat kros honetan parte hartzen, aurreko urtean ezin izan genuen korritu obrak zirela medio, baina bestela nire egutegian finkatuta daukat proba hau.
Gainera, ondo joaten zait Lasarte-Orian, eta honekin hirugarren aldia da garaipena eskuratzen dudana.
Zer moduz publikoarekin?
Oso ondo. Herri aktiboa da, eta ibilbide osoan zehar animatzen zaitu jendeak. Oso ondo tratatua sentitzen naiz, beraz oso gustura nator.