Nola ikusi duzu zure burua proban zehar?
Iazko eta aurtengo markak berdintsuak dira, beraz sasoi berdinean nagoela esan nahi du. Aurten ez da Orkoiengo Andoni Etxeberria, aurreko urteko garailea, egon eta beraz nik lortu dut garaipena.
Zenbat urte daramazkizu lasterketan parte hartzen?
Hamalaugarrena izan da aurtengoa. Guztietan parte hartu dut, lehenengoan izan ezik, soldaduskan nengoelako. Beraz, jada ibilbideko sakonune guztiak buruz dakizkit.
Motibazio berezia ematen al du herrian korritzeak?
Bai, dudarik gabe. Hemengo ikusleek asko animatzen naute. Jende ugarik ezagutzen nau, familia, lagunak,... ere hemen daude, beraz oso polita da zure herrian korritzea.
Gainera garaipenak lortu ditut hemen, aurtengoarekin hirugarren aldiz irabazi dut Lasarte-Oria Bai! Krosa. Beste bitan, bigarren geratu naiz eta beste batean, hirugarren.
Behobian parte hartuko duzu?
Bai. Proba honek entrenatzeko aukera ematen dizu, baina ni egunero hor nabil sasoia ez galtzeko.
Denbora luzez ikusten zara atleta moduan?
Aurten eta hurrengo urtean jarraitzea dut pentsatuta. Adina gora doa eta txipa aldatu behar dut. Beste gauza batzuk ere badaude bizitzan eta bizi behar dira.