Afrikako egoera ezagutu dute ikasleek

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 5a

Prosalus Gobernuz Kanpoko Erakundeak Lasarte-Usurbil Institutuko ikasleei hitzaldia eskaini zien atzo Manuel Lekuona kultur etxean.
Josean Etxeberria eta Gonzalo Aranguren erakundeko kideek, Lourdes Acevedo zinegotziaren laguntzaz, kontinente honek Milurtekoaren garapen helburuak betetzeko dituen erronkak azaldu zizkieten gazteei.
Hitzaldiaren ostean, Gizarte Zerbitzuetako, Enpleguko eta Kooperazioko sailaren laguntzaz Prosalusek jarri duen Afrika eta Milurtekoaren garapen helburuak erakusketa ikusi zuten. Erakusketa hau, azaroaren 12ra arte egongo da Lasarte-Orian.