Ostiral iluntzean Jalgi kafe-antzokian Mortimer antzezlana eskaini zuen Kukubiltxo taldeak, klown formatuan. Antzerkia, akrobaziak eta hainbat sorpresa ikusi ziren.
Jende ugari bildu zen antzerkia ikusteko asmoz eta inor ere ez zen berdin geratu, denei sorrarazi zien zerbait barruan, izan ere, gai asko eta delikatuak jorratu zituen antzerkian. Mortimerrek neskalaguna galdu zuen istripu batean, eta berarekin joatea erabaki zuen, bere buruaz beste eginez. Oso konbentzituta egon arren eta ahalegin asko egin arren, azkeneko momentuan ezin...