Igeriketa ikastaroa helduentzako

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 6a

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak erdi eta hasiera mailako helduentzako igeriketa ikastaroa eskainiko du udal kiroldegian, azaroaren 15etik 2011ko urtarrilaren 10era.
Asteko hiru egunetan, astelehen, asteazken eta ostiraletan egingo dira saioak eta gaueko 20:30etatik aurrera izango da.
Ikastaroak 105,70 euro balio ditu eta kiroldegiko bazkide direnentzat 58,60 euro. Izena emateko azken astea da hau, izan ere, epea azaroaren 12an isten da.
Informazio gehiago nahi izanez gero kiroldegiko bulegora hurbildu behar duzue edo 943 376182 telefonoan ere informazioa eskatu dezakezue.