06 Leitzaran bailarako iragana ezagutzen

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 6a

Oinatz taldearen eskutik eta Burdina taldearen laguntzaz 20 bat herritarrek lehengo larunbatean Leitzaran bailarako iragan industriala ezagutu zuen.
“Egun leku idilikoa den arren, ez da beti horrela izan. Leitzaran bailara Nafarroako eta Gipuzkoako muga izanik mugimendu handiko bailara izan da. Plazaolako trenbidea zegoen bertan eta meatzeak zeuden burdin harria ustiatzeko,” azaldu digu Oinatzeko kide batek.

Aztarnak ezagutu

Burdina taldearen lanak iragan industrial horretako aztarnak agerian utzi ditu eta horiek ezagutu zituzten larunbatean: XVI. mendiko zubia, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugarria, meatzeak eta honetaz gain, Plazaola trenbidearen sorrerari buruz jakin zuten paisai zoragarri horretan barrena.
“Harrigarria da hori Leitzaranen egotea. Hain gertu bizi gara eta hain gutxi ezagutzen ditugu gure inguruak,” adierazi digu bisitarietako batek.