07 Albizuri Handi harri berezia bost aldiz altxatu du Urtzi Telleriak

jon-altuna 2010eko azaroaren 7a

Urtzi Telleriak 80 kilorekin 165,5 kiloko Albizuri Handi harri berezia bost aldiz altxa zuen azaroak 7an, Amezketan. Bigarren izan zen urtero ospatzen den proban, Joseba Ostolaza txapeldunaren atzetik. Honek zortzi aldiz altxatu zuen 1947. urtera arte altxatu gabe egon zen Albizuri Handi landu gabeko harria: heldulekurik gabekoa eta altxatzeko oso zaila.
Bere zailtasunarengatik da harri oso ezaguna, Albizuri Handi, harri-jasotzaileentzat erronka handia delako. Lehenengo aldiz Santos Iriarte Errekartetxo azpeitiarrak altxatu omen zuen 1947ko azaroaren 30an. Aste batzuk lehenago hamar harri-jasotzailek egin zuten ahalegina, baina inork ez zuen lortu.
Urtziren asmoa, behintzat behin altxatzea zen eta bost aldiz altxatu zuen. Uste baino errazago eraman zuen harria bizkarrera. Hurrengo erronka, igandean, Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa du eta 200 kiloko harria plazan lehenengo aldiz altxatzen saiatuko da.