Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbata gauean, Unai Muñoa eta Xabier Silveira bertsolariek giro ederra jarri zuten Xirimiri elkartean egin zen bertso-saio berezian. Elkartean bildu ziren lagunek bapo afaldu eta jarraian, bi bertsolari hauen lanaz gozatu zuten, baita herriko gazteen trebeziaz ere, hala nola, musika jo, bertsotan jardun edo marraztu. Gai librean edo ikusleek eskatutakoan, argi geratu zen Muñoak eta Silveirak elkarri zirikatzeko gogoa zutela. Horregatik, ikusleen barre eta algarak ugariak izan ziren saioan zehar.