Lasarte-Oriako Udalbatzarrak, irailaren 13an, PSOE, PP, EAJ, LOHP, EB eta H1! alderdien aldeko bozkarekin eta Ezker Abertzaleko zinegotzien aurkako iritziarekin asteazkenean, azaroaren 10ean, Memoriaren eguna ospatzea onetsi zuen.
Era honetara, egun horretan, 11:15ean alderdiek adostutako mozioa irakurriko da; 12:00etan, berriz, Betibizi lorea duen plakaren aurrean lore sorta utziko da eta ostean, 15 minutuko isilunea egingo da arkupeetan biktimak gogora ekartzeko.
Lasarte-Oriako Udalak herritarrei deialdia egin nahi die, ekitaldi hauetan parte hartzera.