Pello Añorgaren ipuinak asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 8a

Ipuinak entzuteko aukera paregabea dute, asteazkenean 18:00etatik aurrera, 4 eta 5 urte bitarteko haurrek Manuel Lekuona kultur etxeko haurren liburutegian.
Ordu betez, Pello Añorga ipuin kontalariak fantasiazko munduetan eta pertsonaien istorioetan zehar eramango ditu haurrak.
Baina ez dira hauek bakarrik, mundu miragarri honetan murgildu daitezkeen bakarrak. Sei urtetik zortzi urte bitartekoek ere azaroaren 17an aukera izango dute, Koruko Zurutuzaren eskutik.
Lasarte-Oriako Udalak jakin arazi duenez, ipuin kontaketa guztiak 18:00etan hasiko dira baldintza gutxi batzuk bete beharko dira ipuin kontalarien saioetan, hala nola, saioetara puntual iristea, programan azaltzen diren urteak errespetatzea, behin ipuina hasi eta gero gelatik ez ateratzea eta haurrak bakarrik egotea.