Larunbatean, Manuel Lekuona kultur etxera hurbildu ziren haur eta helduek Nats Nus dantza taldearen Momentari lana ikusi zuten.
Honetan pertsonaia bitxia batek, Tarik, egiazko zorionaren bila egin duen bidaian zehar aurkitutako altxor txikietan murgildu zituen ikusleak.
Bildutako istorio horiek guztiak lau pertsonaien eta sei aldetako kubo baten laguntzaz aurkeztu zituen pertsonaia honek.
Modu erakargarri batean, perkusio erritmikoa, ikus-entzunezko eta dantza garaikidea nahastu ditu Nats Nus taldeak lan honetan.
Lasarte-Oriako ikusleen harridura nabarmena izan zen Momentari lanaren une batzuetan, baita haien barreak eta onespena ere.
Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Dantza Garaikidearen Zirkuituaren seigarren edizioaren eta Lasarte-Oria dantzan 2010 egitasmoaren barruan dagoen lana dugu Momentari. Ekimen honen hurrengo saioa, azaroaren 19an eskainiko den, Verdini dantza taldearen Dantzaria naiz ikuskizuna da.