Bulgariari buruzko diaporama gaur Jalgin

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 10a

Irati Bergarak eman zion hasiera Bidaien Diaporamen Zikloari Mexikori buruzko saioarekin. Gaur Naike Zumeta Bulgariari buruz arituko da. Hru hilabete izan da han ikasketak burutzen, eta izandako komeriak eta abenturak kontatuko ditu. Datorren asteakenean Costa Rica eta Nicaraguari buruz arituko dira Mikel Zinkunegi eta Jose Luis Garcia; hilaren 24an Garazira, Gasteizera eta Bardeetara eginiko irteerak kontatuko dituzte Oinatz taldekoek eta abenduaren 1ean Georgiara eginiko bidalia azalduko dute Mikel Urdanpilletak eta Igor Unanuek.