2010eko azaroaren 4an Michelingo Enpresa Batzordea (EB) eta Zuzendaritzaren arteko bileran, honek enpresako (emakumezko eta gizonezkoen arteko) Berdintasun Plangintza aurkeztu zion EBri.
Enpresak plangintza sortu beharra ikusi du (hiru urtez atzeratu eta gero, indarrean dagoen hitzarmena sinatu zenetik), bai martxoaren 22ko 3/2007 Legearengatik, bai egungo Enpresa Hitzarmenarengatik. Honetan jaso ziren zenbait puntu, besteak beste, emakumezko eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasuna, genero bortizkeria, eta hizkuntza sexista .
CCOO, ELA, UGT, ESK eta CSI sindikatuek bultzatu eta sinatu dute Berdintasun Plangintza hau. LAB abstenitu egin da eta ez du sinatu nahi izan. Hilabeteko epean Berdintasun Batzorde Paritarioa sortuko da, enpresaren zuzendaritzako eta Enpresa Batzordeko ordezkariek osatuta, hasierako dokumentua hobetzeko eta zaintzeko lana bere gain hartu dezan.
ESK sindikatuak langile guztiei eta bereziki emakumezkoei deia luzatu die borroka honetan parte hartu dezaten, eta guztion artean, emakumezko eta gizonezkoen arteko erabateko berdintasuna egi bilakatzea lortu dezagun.
Erredakzioan itzulia
ESK sindikatua