Danok Kideko formazio iraunkorra martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 12a

Danok Kide 2010-2011ko Formazio iraunkorreko ikastaroak habian jarri ziren asteartean. Aurtengoa formakuntza iraunkorreko zortzigarren edizioa izango dugu, 2002 urteko urrian inauguratu zen Esperientziaren eskolaren adarra.

Mugabe

Danok Kide Mugabe entitatearen barruan dago kokatuta, giza eskuhartzearen sustapenerako asoziazioa hain zuzen ere.
Mugabe beste Esperientzia Eskoletatik irtendako proiektua izan zen, eta baita Matia Fundazioak bultzatutakoa ere bai.
Helburu zehatza dauka pertsona helduen ahalmen indibidualak garatzen dituzten iniziatibak sustatzen. Honekin bizi kalitate handiena eskuratzea, gipuzkoar gizarte ikasi, trebeena eta solidarioena bihurtzea helburuarekin.

Instituzionalizatua

Danok kide proiektu honen barruan barneratu zen eta esan daiteke gaur egun Formazio iraunkor honi esker instituzionalizatu egin dela.
Gainera, kurtsoa osatzen duten oso bestelako ikasgaietan sakontzeaz gain eta Giza ikasketen barruan markoztatzen da, beti ere kontuan hartuz osasuna eta erlazio sozialak hobetzera bideratzera dauden beste ikastaroak.
Hauen barnean, elkar-bizitza eta lagun kuadrila, honek lortu dituen adiskidetasun lokarriak. 200 ikasle baino gehiagok, erretiratu aktiboak, gizonak zein emakumezkoak osatzen dute.
Errealitate bat, pertsonen arteko sentimenduan sustraitua eta fundamentu eta arrazoiaren ikuspen eguneratua ematen diena.
Mundua eta bizitzari buruzko gauzei buruzkoak hobeto bideratzen laguntzen zaie Danok Kide bultzatutako ikastaro edo akzio hauen bidez.