Diaporamen bigarren saioa izan genuen asteartean, hilaren 10ean Jalgin. Bertan, Naike Zumeta ikasleak Bulgarian Erasmus egitasmoari esker bizitako esperientziei buruz hitz egin zuen.
Bertako kultur adierazpenen errepasoa egitearekin batera hainbat bitxikeri aipatu eta laburki baina zehatz Bulgariari buruzko mapa irudikatu eta azaldu zuen Naikek. Jalgiko diaporama emanaldian bildu zirenek euren jakinmina asetzeko aukera izan zuten Naikeren esperientziak entzun eta gero, galderen txanda iritsi zenean.