Akaziaren Jokoa

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 13a

Medicus Mundi gizartean dauden arazoei buruz sentsibilizatu nahi dute gure gizartea, eta marko honen barruan sortu zen modu erakargarri batean pentsatzen hasi ziren. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako delegazioen elkarketatik sortu zen antzezlan baten bidez jendea sentsibilizatzea. Eta momentuz harrera ona eduki du paseak egon diren herrietan. Gaur gure herrian ikusteko aukera izango dugu, Danok Kide elkartea eta Lasarte-Oriako kultura eta gizarte sailak.

Malaria gaur egun Afrikako herrialdetan bizi den arazo larria da. Haurdun dauden emakumeei eta bost urte baino gutxiago duten umeei eragiten die gehienbat. Urtean 1.000.000 pertsona hiltzen dira gaixotasun honen ondorioz eta Afrikako gizartearen %40a gaixo potentziala da. Gainera txarrena, gaixotasun hau prebenitu eta sendatu daitekeela, baina ez dela ezer egiten.
Pastila batzuk daude gaixotasun honi aurre egiteko baina garestiak dira, eta Afrikako biztanleri ezinezkoa egiten zaie hauek erostea. Gaixotasun hau sendatzeko azpiegiturarik ere ez dago. Gainera, I.H.E.Sa bezala hein handi batean lurralde pobreak astintzen ditu gehien, baina Malaria ez da herrialde industrializatuetara pasa, beraz ez gaitu eragiten. Eta I.H.E.S.A aldiz bai. Beraz, egun ikerkuntza gehienak I.H.E.S.Aren aurkako txertoak bilatzera daude begira.

Sentsibilizazioa

Arazo handiak daude munduan eta laguntza emateaz gain jendearen sentsibilizazioa eta kontzientziatzea oso garrantzitsua da. Arazoa or dago eta irtenbideak bilatu egin behar dira.
Sentsibilizazio kanpaina gehienak erakusketa eta txarla bitartez egiten dira, baina Medicus Mundi beste metodo erakargarria aurkitzea zuen helburu. Eta horrela jaio zen Akaziaren Jokoa antzezlana.
Antzerkiaren bitartez Afrikako errealitatea erakustea zuten helburu eta horregatik, Gasteizko Abstractoesfera taldearekin egin zuten kontaktua "guk ez gien obraren nondik norakoak eman, eurei hausnartzeko eta euren kabuz sortutako obra izatea nahi genuen" adierazi zuen atzoko prentsaurrekoan Gema Hierro Medicus Mundiko kidea.

Obraren sorrera

Abstractoesfera taldekoak Mozanbikera egin zuten bidaia, eurak berak arazoaren erdigunean kokatzeko eta gero bizi izandakoa Akaziaren Jokoa obraren bitartez euskal publikoari erakusteko.
Malaria Afrikan arazo garrantzitsua da, baina antzezlan honetan ez da gai nagusia izango. Afrikan zentratzen da obra, bertako historia eta errealitatea islatzen saiatzen dira antzezleak eta gehienbat guk Afrikari buruz ditugun aurreiritziek apurtzea eta azaletik Malariaren arazoa ezagutzea "ez da obra didaktibo bat hori argi utzi nahi dugu" dio Gema Hierrok.

Danok Kide

Behin Medicus Mundik habian jarritako proiektua martxan zegoela zailena zetorren, publikoari erakustea. "Lehendabizi herrien errealitatean busti behar zara eta bertan barneratzeko aukera dagoen ikusi" azaltzen digu Gemak. Lasarte-Orian euren obra tokia zuela pentsatu zuten eta bide batzuen bitartez Danok Kide elkartekoekin jarri ziren harremanetan. Eurek dituzten kontaktuen bitartez "lortu dugu obra hau Lasarte-Oriara ekartzea, eurak izan ziren udaletxekoekin harremanetan jarri zigutenak, oso ondo portatu dira" gaineratzen du Gemak.

Nondik norakoak

Antzerkia eta dantza garaikidea biltzen dituen lan berezia ikusiko dugu gaur arratsaldean kultur etxean. Afrika eta Europaren arteko harremana eta loturak aurkezten dira lan honetan. Era berean, Afrikan emakumeek bizi duten egoera azaldu eta herritarren sentsibilizazioa lantzen da. Gauzak honela, antzezlan honetan, Afrikara lagun min baten bila joan eta arrazoirik eman gabe bertan geratzea erabakitzen duen pertsona baten istoria kontatzen da.
Hiru eszenetan zehar, bidaiaren azken uneak aurkeztuko dira, Afrikan bertan kokatuak.

Saioak

Ikuskizunak bi saio izango ditu bata euskaraz eta bestea gazteleraz. Euskarazko saioa arratsaldeko 18:30an hasiko da; gaztelerazkoa, berriz, 20:30an izango da. Sarrera doakoa izango da.