13 Dominak lortu dituzte LOKEko judokek Amurrion eta Eibarren

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 13a

LOKEko judokek larunbatean bi lehiaketa izan zituzten Amurron eta Eibarren eta bietan emaitza onak lortzeaz gain, “judo ona” erakutsi zuten Gorka Aristegi entrenatzailearen hitzetan.
Goizean, infantilek Amurrioko Hiria txapelketan parte hartu zuten eta lau domina ekarri zituzten Lasarte-Oriara.
Oscar Garridok lau borrokatik lauak irabazi zituen eta beraz urrezko domina eskuratu zuen.
Fermin Baldak, lautik hiru borroka irabazi zituen: finalean kale egin zuen eta ondorioz, bigarren postua lortu.
Asier Zubizarreta eta Haritz Urdangarin-ek brontzea lortu zuten bi konbate irabazi eta finalerdietan galdu ondoren.

Domina gehiago

Arratsaldean, berriz, infantil mailako judoka hauek eta taldeko alebinek Eibarren San Andres Txapelketa izan zuten eta bertan parte hartu zuten guztiek domina eskuratu zuten.
Lan ona beraz, Gorka Aristegiren mutilak denboraldi honetakoa. Aste honetan, gainera, Durangon dute nazioarteko lehiaketa.