Herritarrak abiatu dira Behobiara

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 14a

Gaur goizeko 8:29ko trena hartu dute Behobiarantz herriko korrikalari ugarik, eta urtero bezala argazki "ofiziala" atera dugu Euskotreneko geltokian. Iragarrita zegoen bezala euria ari du, baina atertuko duenaren itxaropenarekin abiatu dira korrikalariak. Arratsaldean herriko korrikalarien sailkapena jarriko dugu web atarian.