14 Hotza eta euriari aurre eginez Behobian

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 14a

Aurtengoa Behobia-Donostia lasterketako 46. edizioa izan da eta eguraldiak ez badu lagundu ere, herritar asko animatu dira bertan parte hartzera aurten lehenengo aldiz, patinetan ere atera dira.
Aurten ere David Martin izan da lehenengo lasarteoriatarra helmugan 01:05:26 denborarekin eta lehenengo emakumezkoa Olatz Arozena Isasa izan da 01:42:08rekin.
46. Behobia-Donostiako irabazlea iaz bezala Rafael Iglesias Borrego, salamankarra izan da 01:01:12 denborarekin. Emakumezkotan Maria Lopez de Tejada Ruiz donostiarra sartu da lehena 01:15:10ekin.