Jakin nahiko genuke, Lasarte-Oriako alkateak ze bide aukeratu duen gure herriko hondakinen kudeaketan.
Jakin nahiko genuke ea gure dirua xahutzen jarraituko duen lur azpiko zabor-ontzi batzuen mantenimentuan, ez dutenak inongo aurrerabiderik eskaintzen hondakinen murrizketan.
Zentzu honetan jakin nahiko genuke, ea "aztertu dituen gaikako zabor bilketarako sistema eraginkorragoak, lortuko dutenak erraustegira edo zabortegira doazen hondakinak ahalik eta gehien gutxitzea, edo, alderantziz, bere erantzukizunen utzikeriarekin jarraituko duen, orain arte bezala, hondakin organikoa dena batera legez kanpo jasotzen.
Jakin nahiko genuke, "Lasarte-Oriak aurrera egin dezan lan egitea" esate duenean, "errauskailua eraikitzeko aurrera egitea" esan nahi duen, eta "garapen jasangarria" dioenean, "gaixotasunen garapen jasangarria" esan nahi duen.
Lasarte-Oriako alkateak dio ehundaka herritarrekin konpromezuak hartu dituela bisita pribatuetan. Herriko gehiengo handi bat errausketaren aurka dagoela jakinik, norekin konprometitu da Jesus Maria Zaballos errauskailuaren eraikuntza aurrera jarraitu dezan?
Erredakzioan itzulia
Lasarte-Oria Bizirik