Oinarrizko elikagaien banaketa egin da

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 15a

Lasarte-Oriako Udalak, behar gehien duten pertsonei laguntzeko planeko partaide gisa, oinarrizko elikagaien 2010. urteko bigarren banaketa egin du udalerrian.
Gizarte Zerbitzuen konpromiso eta funtzioetako bat egoera zaila bizi duten pertsonei harrera eta laguntza ematea da, gehienetan pertsona horiek bizimodu duin bat aurrera eramateko gastuak eurengain hartzeko ezintasuna dute eta.
Gurutze Gorriaren Lasarte-Oriako bulegoaren laguntzarekin, 4.752 kilo elikagai, arroza, azukrea, zerealak, gailetak, irina, esnea, pasta, etb. banatu dira eta emergentziazko laguntzak dituzten 123 familiatan, hau da, 293 pertsona izan dira onuradunak. Joan den uztailean 4.868 kilo banatu ziren 122 familia artean, guztira 293 pertsona.