Kurtso hasierako afaria

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 15a

Ttakun Kultur elkartearen Solaskide egitasmoan parte hartzen duten herritarrek kurtso hasierako afaria egingo dute azaroaren 22an, astelehena, Arrieskalleta elkartean.
Ohiko taldetik atera eta beste solaskideak ezagutzeko aukera aparta da afari honek eskaintzen duena.
Gainera, solaskidetako batzuk prestatuko duten menua eskainiko da afarian, entsalada epela eta oilaskoa. Honetaz gain, izozkia eta kafea ere egongo dira.
Afarirako txartelak 12 euro balio dituzte eta gaurtik aurrera eskuragarri egongo dira Ttakun elkartean. Tiketa eskuratzeko azken eguna osteguna, azaroaren 18a izango da.