Ostiraleko aldizkarian, azalean argitaratu genuen Oroimenaren Eguneko albistean Lasarte-Oriako Udalak irakurritako mozioan aipatu ziren biktima bakarrak ETAk eragindakoak izan zirela adierazten da. Baina okerreko informazioa eskaini genuen.
Izan ere, irailaren 9an egindako Udal Batzarrean onartutako mozioko bigarren puntuan idatzita dagoenaren arabera, terrorismoaren biktima guztien oroitzapenetan egingo da aipatutako mozioaren irakurketa.