Kirol abonua berritzeko garaia da

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 15a

Kirolzalea baldin bazara eta herriko kiroldegiko instalazioak erabiltzeko ohitura baldin badaukazu abonua berritzeko epea ireki du Lasarte-Oriako Udal Kirol zerbitzuak.
Abonu berritze epea eta abonu desberdinen, urtekoa edo seihilabetekoaren berri emateko Lasarte-Oriako Kirol Udal Zerbitzuak 18 urte beteak eta 25 urtetik behera izanik familiako abonuaren barne jarraitu nahi duten bazkideei, ordainketa helbideratua duten bazkideei eta ez helbideratua dutenei gutuna bidali die etxera.
Era berean, Kirol Zerbitzuek gogoratzen dute abonu familiarraren barnean egon diren 25 urte arteko gazte baimenduak adin hori igarotzerakoan ezin direla abonu familiar horretako onuradun izan. Horren ondorioz, abonu indibiduala egin behar dute kirol instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeko.