Aterpeak, Lasarte-Oriako Merkataritza eta zerbitzu elkarteak, “Urratu eta Irabazi” kupoien kanpaina berria jarri du martxan azarorako.
Kanpaina honetan, Aterpeako dendetan erosketak eginez gero, sari zuzenak lortu daitezke.
Erosketak egiterakoan Aterpea dendatan, kupoiak banatuko dituzte. Kupoi hauek “Urratu eta Irabazi” motatakoak dira eta antolatzaileek jakinarazi digutenez, sari zuzenak lortzeko aukera izango da, zozketarik gabekoak.
Kanpaina berri hau azaroaren 15etik 30era egongo da martxan.