Miren Artetxe ezin hirugarren mantendu

Txintxarri Aldizkaria 2010ko aza. 15a, 01:00

Larunbatean jokatu zen Xilaba, Zuberoako, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko Bertsulari Xapelketa, Donibane Lohizunen, eta bertan Miren Artetxe herritarrak hartu zuen parte.
Miren ez zen orain bi urte bezain ondo aritu eta ezin izan zuen hirugarren postua errepikatu eta zazpigarren amaitu zuen. Oso saio polita egin zuen Sustrai Colinarekin batera ofiziotan, baina oso maila altua egon da aurtengo finalean.
Ikusle asko bildu ziren finala ikusteko, ia 2000 lagun eta bigarren aldiz Amets Arzallus hendaiarrak irabazi zuen. Odei Barroso, urruñarra izan da aurtengo sorpresa eta bigarren amaitu zuen Sustrai Colina hirugarren postuan geratu zelarik.