Arrieskalleta elkarteak pasa den larunbatean, azaroaren 13an, bere bigarren Mus Txapelketa burutu zuen.
Iaz hamar bikote animatu baziren ere, aurten hamasei bikotek hartu dute parte lehian. Finalera Kike eta Txutxik osatzen zuten bikotea Arantxa eta Axunen aurka aritu ziren eta emakumeek eraman zuten txapela.
Giro ederrean jokatu zuten txapelketa eta gainera parte hartu zuten bikote guztiek eraman zuten oparitxoa etxera.