Batetik, Alboka abesbatzak igandean Arantzazuko Amaren elizako 12:30etako meza girotuko du. Ostean, herriko kaleetatik barrena ibiliko da hainbat doinu eskainiaz eta ospakizunak amaitzeko, abezbatzako kide eta bazkideek bazkaria egingo dute Goiegi jatetxean.
Musika eskola
Astelehenean, bertan, berriz, Lasarte-Oriako Udal Musika eskolako ikasle eta irakasleek kalejira egingo dute
Arratsaldeko 18:30ean Manuel Lekuona Kultur Etxetik hasi eta herriko kaleak girotuko dituzte hainbat musika tresnekn doinuekin, hala nola, txistuak, trikitixak, panderoak, bonbo eta txindak, flautak, biolinak, tronpetak, edo gitarrak.
Eskolako zuzendaritzatik azaldu digutenez, euria edo eguraldi txarra egingo balu, ekitaldia kultur etxeko areto nagusian egingo da ordu berean, 18:30ean hasita.